XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Zenbakia 1000 baino handiagoa bada interpolazioak egin behar dira.

Adibidea: Aurkitu 7254 zenbakiaren logaritmoa.

Horren karakteristika 3 da.

7250ren mantisa 8603 da /7260ren mantisa 8609 da / kendura 6 da.

Zenbakiaren 10 unitateko gehikuntzari mantisan 6koa dagokio, zenbakiaren 4 unitateko gehikuntzari x-koa dagokio mantisan.

Hortaz, honenbestetan gehitzen da mantisa: gehikuntza b) Alderantzizko problema: Logaritmo bat emanik, aurkitu dagokion zenbakia, hau da, haren antilogaritmoa.

Problema zuzenean bezala, bi kasu azaltzen zaizkigu: 1.- Mantisa tauletan badago, haren irakurketa zuzena da.

Karakteristikak zenbat zifra oso eduki behar duen edo esanahia duen lehenengo zifrak non egon behar duen adierazten digunez gero, koma dagokion lekura eramango dugu, edo behar diren hainbat zero ipiniko ditugu.

Adibidea: 2,8779-ren antilogaritmoa aurkitu.

8779 mantisari 755 zenbakia dagokio.